Aldazank, gaurtik bion artean eraikiz.

Iraganeko sinesmen eta arauekin hautsiz, gizarte justu bat eraiki nahi dugu, gaitasunen garapena bultzatuz.

ALDAZANK-I BURUZ

Genero berdintasunean aurrera egin nahi dugu eta horretarako gizarteari entzutean jarri dugu oinarria. Aldaketa gizartearen parte-hartzeaz bakarrik lortuko delako. Entzun, hitz-egin eta azkenik, ikusgai egin.

Estereotipo tradizionalak alde batera utziko ditugu gizartea osatzen duten pertsonak ardatzean jarriz.

Mugimendu apolitikoa, iniziatiba gaztea, benetako aldaketa!

Guztion esku dago elkarrengandik ikasi ahal dugun gizarte bat eratzea, ezagutza pertsonengan baitago. Horregatik nahi dugu denon parte-hartzea sustatu denok baikara gizartearen parte, eta aldaketa denongandik etorri behar baita.

Entzutearen bidez gizartean ditugun perfil guztietako pertsonen ikuspuntuak bateratuko ditugu, denon artean ardatz bateratu bat lortu arte, beti ere helburu batekin: gizartetik gizartearentzako proiektu bat  atera.

ALDAKETARAKO TRESNA

Aldazanken eskumuturrekoa gure egunerokotasunean zergatik ari garen borrokan erakusten eta gogorarazten diguna da. Sinbolo hau mugimendua bizirik dagola erakusteko da, gure identitatearen parte da eta pultsera duten beste pertsonekin enpatizatzeko modua.

Honez gain, gure finantziazio iturria ere izango da. Alde batetik, Aldazank autosufiziente izateko eta bestetik, gizartetik sorturiko proiektuak finantzatzeko.

Pultsera hau aldaketaren giltza da, gure motorra. Hauen esker aurrera eraman ahal izango ditugu gizarteak lehentasuna emaniko ekintzak.

PROIEKTUAK

Mugimenduari hasiera emateko eta mugimendua eta gizartearen erlazioa erreala sustatzeko lehenengo ikerketa fasea egingo dugu. Gipuzkoako errealitatea ezagutu nahi dugu eta horretarako bertan dauden eremu ezberdinak bisitatuko ditugu: enpresak, unibertsitateak, ziklo formatiboak, udaletxeak, kirol elkarteak, ikastolak… Gipuzkoako errealitatera gerturatuko gara, hurrengo pausoak eta ekintzak zeintzuk izan beharko diren argi edukitzeko.

Aldazank-ekin kolaboratu nahi?